XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guzti hau dela eta, espainiarrak Victor Marchand eta bere soldaduei oferendatu zien harrera txit itxurazkoa izanda ere, ofizial gazteak ez zion orratio, usain onik hartzen.

Herria eta auzuneko soroak zaingopean zituen terraza hartara abiatzean, markesak etengabe eskeini ohi zion kidetasuna nola interpretatu eta herrialdeko lasaitasun kutsua bere jeneralaren kezketan nolatan txertatu behar ote zuen itauna sortzen zitzaion bere baitan.

Tankera horretako burutazioak halere, ondorengo liparrean uxatu zituen barrenetik, zuhurtasunezko sentikizuna eta legezko jakingrina zirela bide.

Erlantz dexente ikustatu berri zituen herri aldera.

Santiago jaiak izan arren, goiz hartantxe agindua zuen, bere arautegiak ezarririko ordurako suak iraungi egin behar zirela.

Gaztelua soilik bereizia zegokeen neurri horretatik kanpo.

Soldaduen baioneten ñirñirrak han-hemenka, ohizko tokietan nabarmendu zituen komandanteak; ordea, ixiltasun goitiarra zen ausnartzen eta espainiarrak festaren hordia dira emanak zirenik inondik inora ez zen han igartzen.

Auzokideen legehaustearen zergatia konprenitzeko ahaleginetan zegoela, misterio argiezina bihurtu zitzaion, gaueko beila zein errondetako ofizialak nonahi lekutuak zituen eta.